XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etorkizuna eraikitzen hitzaldi sorta

Datorren astelehenean Udako Euskal Unibertsitateak eta Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak antolatutako Etorkizuna eraikitzen tituluko hitzaldiak hasiko dira Donostian.

Hasierako hitzaldia Euskal Herria eta bi kulturak izango da, Jazinto Iturbe irakasleak egina Aurrezki Kutxa Munizipalaren kultur-aretoan (Arrasate kalean), arratsaldeko 7,30etan.

Asteartean, esandako toki eta orduan, beste hitzaldi bat izango da, titulu honekin.

Mikroorganismoak nola erabili meatzaritzan etekinak ateratzeko, Unai Ugaldek egina.

Asteazkenean, berriz, mahai inguru hau: Zientziaren zenbait arazo filosofiko.

Argazkian, Baleren Bakaikoa, UEUren Idazkari Nagusia.

Argia Eguna, datorren igandean

Tradizio bihurtu den Argia Eguna datorren igandean izango da aurten.

Toki askotan mahaiak jarriko dira astekari honen berri emateko eta harpidetza berriak lortzeko.

Eta, ohitura den bezala, aurten ere egun horretarako prestatua dute Euskal kulturaren urtekaria.

Bertan, iazko irailetik aurtengo abuztura bitarteko gertakizun inportanteenen zerrenda kronologikoa dator, Iparraldeari buruzko txosten zabala, Xabier Lete eta Martin Orberekin elkarrizketa luzeak eta hainbat jenderen iritizko artikuluak.

Urtekari horrez gain, Kike Amunarriz eta Galarragaren txisteekin egindako kasete bikoitza ere jarriko da salgai.

Argazkian, Josu Landa idazlea, Argia-ko erredazioko partaide.

Eresoinkaz liburu eta diskoa

Jose Antonio Arana Martija musikologo gernikarrak 1937tik 1939ra bitartean Europa eta Ameriketako zenbait herrialdetara hemengo kulturaren berri eraman zuen Eresoinka izeneko ekintzan buruz liburu mardul bat prestatu du.

Agirre lehendakariak berak erabaki zuen enbajada kultural moduko talde hori sortzea.

Ekintzarik sonatuena abesbatzaren emanaldia eta dantzarien jarduna baldin baziren ere, horiez gain ere izaten ziren pinturako erakusketak eta beste zenbait ekitaldi.

Bestetik, IZ diskoetxeak Eresoinka abesbatzak garai hartan egindako kantaldien grabaketa atera du joan den astean.

Diskoan hemezortzi gai dira, tartean Olaizola, Guridi, Aita Donostia eta Sorozabalenak.

(Postigo-ren argazkia).

Euskal narratibaren antologia

Euskal Idazleen Elkarteak euskal narraziogileen antologia bat prestatu du, elebiduna, euskaraz eta katalanez, laster Bartzelonako Edicions del Mall argitaletxeak kaleratuko duena.

Txuma Lasagabasterrek egin du aukeraketa eta, hain zuzen, hauen testuak sartuko dira liburu horretan: Ramon Saizarbitoria, Koldo Izagirre, Andu Lertxundi, Laura Mintegi, Txillardegi, Arantxa Urretabizkaia, Hernandez Abaitua, Bernardo Atxaga, Jose Austin Arrieta eta Joseba Sarrionaindiarenak.

Argazkian, Jose Luis Alvarez Enparanza Txillardegi.

Haren Haizeaz bestaldetik obrako pasarte bat sartu dute antologian.